Webgune honen titularra INTERWORDS GLOBAL SERVICES S.L. da (aurrerantzean, “INTERWORDS”). Bere egoitza soziala Bilbon (Bizkaian) du, Kale Nagusiko 19-21 zenbakietako 2. solairuan. Bere IFK zk. B95795134 da eta Bilboko Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta, 5523 liburukian, 48 folioan, 8 atalean, BI 65726 orrian.

Izen komertziala: INTERWORDS
Helbide elektronikoa: info@interwords.es
Telefonoa: +34 944 359 856

Erabilera baldintzak

Erabiltzaileak webgunea eta baita edukiak eta zerbitzuak ere modu arduratsuan erabiltzeko konpromisoa hartzen du, unean-unean aplika daitekeen legeriarekin bat, eta Lege Ohar honi, orokorrean onartzen diren morala eta ohitura egokiei eta ordena publikoari jarraiki.

Erabiltzaileak debekatuta dauka:

* Webgunea eta/edo edukiak baimenik gabe edo iruzurrez erabiltzea, legez kontrako, Lege baldintza hauetan debekatutako, edo hirugarren eskubideak eta interesak kaltetzeko helburuarekin; edo zerbitzu edo agiri, artxibo eta edozein ekipo informatikotan bildutako edozein eratako edukien funtzionamendu normala kaltetzeko, gauzaeztantzeko, gainkargatzeko, narriatzeko edo eragozteko helburuarekin.

* Webguneko baliabide edo baimenpeko eremuetan sartzea, horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ez baditu.

* Webgunearen, hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko edo logikoetan kalteak eragitea.

* Sarean birus informatikoak sartzea edo zabaltzea; edo INTERWORDSen, hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko edo logikoetan kalteak eragin ditzaketen bestelako sistema fisikoak edo logikoak.

* INTERWORDSen datuak sartzen, erabiltzen edo manipulatzen saiatzea, ezta hirugarren hornitzaileenak zein beste erabiltzaileenak ere.

* Edukiak erreproduzitzea edo kopiatzea, banatzea, publikoaren esku jartzea edota aldatzea (dagozkion eskubideen titularraren baimena izanez gero edota jarduera legez baimenduta badago salbu).

* Jabetza intelektual edo industrialaren eskubide-oharrak, eta INTERWORDS edo hirugarrenen eskubideen inguruko identifikazio-datuak (edukietan sartuta daudenak) eta gailu babesgarri teknikoak, zein edukietan bilduta egon litekeen beste informazio-mekanismo oro ezabatzea, kentzea edo manipulatzea.

* Webgune honetan eskaintzen diren edukiak hartzea, eta hartzen saiatzea ere, kasuan kasu eskura jarritako bide edo prozedura ezberdinez baliatzen bada, edo horretarako edukiak dauden web orrialdeetan espreski adierazitakoak, edo normalean Interneten erabiltzen direnak ez baldin badira, webgunean eta bere edukietan kalterik edo gauzaeztantze arriskurik ez eragitearren.

* Bereziki, eta adibide moduan (ez da zerrenda itxia), erabiltzaileak konpromisoa hartzen du ez transmititzeko, zabaltzeko edo hirugarren batzuen esku jartzeko informazioak, datuak, edukiak, mezuak, grafikoak, irudiak, soinu edota irudi artxiboak, argazkiak, grabazioak, software-a eta, orokorrean, beste edozein eratako materiala, ondoko zerrendan azaltzen den adibideetako batean sartzen baldin bada:

1. Konstituzionalki, nazioarteko itunetan eta gainerako legerian onartutako oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen kontra doana, gutxiesten dituena edo erasoten diena.

2. Delituzko ekintzak, iraingarriak, difamaziozkoak, bortitzak edo, orokorrean, legearen, moralaren, normalean onartutako ohitura onen edo ordena publikoaren kontrakoak eragin, bultzatu edo sustatzen dituena.

3. Sexu, arraza, erlijio, sineskera, adin edo kondizioarengatik jokaerak, jarrerak edo pentsamendu diskriminatzaileak eragin, bultzatu edo sustatzen dituena.

4. Delituzko produktu, elementu, mezu edota zerbitzu bortitzak, mingarriak, kaltegarriak, laidogarriak sartu edo eskuragarri jartzen dituena edo, orokorrean, legearen, moralaren eta normalean onartutako ohitura onen edo ordena publikoaren kontra doana.

5. Antsietate edo beldur egoera onartezina eragiten duena edo eragin dezakeena.

6. Ohitura arriskutsuetan edo osasunerako eta oreka sikikorako kaltegarriak izan daitezkeenetan nahastea eragiten edo bultzatzen duena.

7. INTERWORDSi edo hirugarren batzuei dagokien babes intelektual edo industrialaren inguruko legeriak babestuta egonik, eman nahi zaion erabilerarako baimenik ez duena jaso.

8. Ohorearen, norbere edo familiaren intimitatearen edo pertsonen irudiaren kontrakoa dena.

9. Edozein motatako publizitatea dena.

10. Edozein eratako birusa, edo aldez aurretik eta idatziz INTERWORDSek baimendu ez duen programaren bat sartzen duena.

Erantzukizuna

- INTERWORDSek ez du ziurtatzen bere webguneko osagai eta informaziora etengabe sartzeko aukera, ezta informazio edo eduki horiek behar bezala ikusi, deskargatu edo erabili ahal izango direla, bere kontroletik kanpo egon litezkeen egoera edo faktoreek ekintza horiek galarazi, eragotzi edo geldiarazi ditzaketelako.

- INTERWORDSek berehala eten edo ebatzi dezake erabiltzailearekin duen harremana, Atariaren edo bertan eskaintzen diren edozein zerbitzuren erabilera Lege baldintza hauen kontra baldin badoa.

- INTERWORDS ez da inongo kalte-galera, erreklamazio edo gastuen erantzule izango, baldin eta ondoko arrazoiren bat gertatu bada:

1. Telekomunikazio-sare eta lineen gainkarga edo akatsen ondorioz edo INTERWORDSen kontrolpean ez dauden beste edozein arrazoirengatik, sistema elektronikoaren funtzionamenduan gerta daitezkeen interferentziak, etenaldiak, akatsak, hutsegiteak, telefono-matxurak, atzerapenak, blokeoak edo deskonexioak.

2. Edozein motatako programa kaltegarriren baten bidez (birus informatikoak edo beste edozein) eta edozein komunikazio-bide erabilita ematen diren sarrera bidegabeak;

3. INTERWORDSen webgunearen erabilera bidegabe edo desegokia;

4. Nabigatzailearen funtzionamendu okerrarengatik edo eguneratu gabeko bertsioak erabiltzeagatik gertatzen diren segurtasun edo nabigazio-akatsak. INTERWORDSeko administratzaileek webgune honetan ager litekeen edozein eduki edo informazio kentzeko eskubidea dute, osoa edo zati bat.

5. INTERWORDS salbuetsita dago webgunearen erabiltzaileek zerbitzuak gaizki erabiltzeagatik sor litekeen edozein eratako kalte-galeratik. Era berean, INTERWORDS ez da datu-bilketako formularioen ondorioz hel daitezkeen eduki eta informazioen inongo erantzule. Zerbitzu horiek zilegi edo egoki ez den eran erabiltzeagatik kalte-galerak eraginez gero, INTERWORDSek erabiltzaileari berari erreklamatu ahal izango dizkio.

6. INTERWORDS behartuta dago gaiaren organo eskudunei euren funtzioak betetzeko behar den beste informazio eta lankidetza eskaintzeko.

Egile eskubideak eta erreprodukzio eskubidea

Webgune hau, egile eta jabetza intelektualaren eskubideen inguruan nazioko, erkidegoko eta nazioarteko legeriaren mende dago.

Erabiltzaileak aitortu eta onartu egiten du webguneko eduki eta osagai guztien titular bakarra INTERWORDS dela, edo beste hirugarren bat, eta eurekin trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubide esklusiboa duela. INTERWORDS da marka, izen komertzial edo zeinu bereizgarri guztien jabea, eta jabetza industrialaren eta intelektualaren legeak babesten ditu. Erabiltzailea webgunera sartzeak ez du esan nahi titularrak eskubide horiei osotasunean edo partzialki uko egin dienik, transmititu egin dituenik, baimena eman duenik, edota inolako lagapenik egin duenik.

Erreprodukzio eskubide guztiak gordeta daude, ikonoak eta argazkiak barne.

Webgune honetan dagoen edukia, osorik edo zatika, eta edozein euskarritan, erreproduzitzea erabat debekatuta dago, webgunearen jabeak horretarako espreski baimena ematen ez baldin badu.

Testuak paperean erreproduzitzea baimenduta dago, betiere ondoko hiru baldintzak betetzen baldin badira:

* Zabalkundea doakoa izatea.

* Erreproduzitzen diren agirien osotasuna gordetzea (inolako aldaketarik gabe)

* Ondoren zehazten den moduan aipatzea jatorria, argi eta irakurtzeko moduan:

“Agiria www.interwords.es webgunetik atera da. Erreprodukzio eskubideak gordeta eta hertsiki mugaturik daude”

Beste edozein eratako erabilerarako, kontsultatu gurekin, mesedez.

Informazio orokorra

INTERWORDSek webgunearen edo beste bide baten bitartez jaso ditzakeen datu pertsonal posibleen erabileraren inguruan, jo ezazu gure Pribatutasun politika .

Mezuen konfidentzialtasuna

Mezu elektronikoen bidalketari dagokionez, zera adierazten dizugu:

- Ez dago bermatuta Internet bidez bidalitako mezu-trukearen konfidentzialtasuna.

- Mezu elektronikoak euskarri informatikoan gordeko dira konpainiak erantzun bat emateko behar duen beste denbora.

Estekak

www.interwords.es webgunean beste webgune batzuetara estekak ager litezke. Aldian-aldian egiaztatu egiten diren webgune horiek ez dute INTERWORDSekin zerikusirik. INTERWORDSeko argitalpen-taldeak ez du eduki horien kontrolik eta ez du inolako erantzukizunik bertan agertzen diren informazioen inguruan.

Aldaketak

INTERWORDSek edozein unetan webgunearen itxura, konfigurazioa eta lokalizazioa aldatzeko eskubidea du, eta baita bertan azaltzen diren edukiak, produktuak zein zerbitzuak aldatzeko ere.

Aplikatuko den legeria eta jurisdikzioa

Lege ohar hau espainiar Legeriaren mende dago. Legeak baimentzen duen heinean, aldeek eduki dezaketen beste edozein foru orokor edo bereziri uko egiten diote, eta beren-beregi Bilboko epaitegien eskumen eta jurisdikziopean daudela onartzen dute.