PRIBATUTASUN-POLITIKA

1. Datuen tratamenduaren sozietate arduraduna.

INTERWORDS GLOBAL SERVICES S.L., (aurrerantzean “INTERWORDS”), bere egoitza soziala Bilbon (Bizkaian) du, Kale Nagusiko 19-21 zenbakietako 2. solairuan, IFZ B95795134, eta Bilboko Merkataritza Erregistroan izena emanda dago, 5523 liburukia, 48. folioa, 8. atala, BI 65726 orria.

1.1. Arduradunaren harremanetarako datuak.

• Helbide elektronikoa: info@interwords.es

• Harremanetarako telefonoa: (+34) 944 359 856

2. Tratamenduaren xedea.

2.1. Tratamenduaren xedearen azalpen zabalagoa.

Tratamenduaren xedeak hauek dira:

• Interesatuaren eta INTERWORDSen arteko kontratuzko harremanaren garapena eta kontratuzko betebeharrak betetzea, kontratuzko zerbitzuren bat kontratatzen den unetik.

• Webguneko harremanetarako inprimakiaren bidez (http://www.interwords.es/eu#form-contacto) INTERWORDSekin harremanetan jartzen direnen kontratu-aurreko harremanak.

• Publizitatea, interesatuak INTERWORDSi berariaz adieraziz gero.

2.2. Datuak gordetzeko epeak edo irizpideak.

• INTERWORDSekin kontraturen bat duten interesatuen datu pertsonalak, interesatuaren eta arduradunaren kontratuzko harremana indarrean den bitartean gordeko dira, interesatuak datuok ezabatzeko eskatzen ez badu. Dena dela, tratatutako datuak jaso zirenetik 2 urteko epean ezabatuko dira.

• INTERWORDSekin webguneko harremanetarako inprimakiaren bidez (http://www.interwords.es/eu#form-contacto) harremanetan jartzen diren interesatuen kasuan, interesatuaren eta arduradunaren kontratuzko harremana indarrean den bitartean gordeko dira emandako datu pertsonalak, interesatuak datuok ezabatzeko eskatzen ez badu. Dena dela, tratatutako datuak jaso zirenetik urtebeteko epean ezabatuko dira.

2.3. Datuen ondorengo tratamendua.

Aurreko atalean ezarritako epeez harantzago ez dira tratatuko datuak.

2.4. Automatizatutako erabakiak, profilak eta ezarritako logika.

Tratatutako datuak ez dira automatizatutako erabakien mende egongo eta ez da profilik egingo.

3. Tratamenduaren legezkotasuna.

Tratamenduaren legezkotasunak oinarri juridiko hau du:

• Interesatuak emandako baimena.

• Hartutako kontratuzko betebeharrak betetzea.

• Kontratu aurreko harremanen garapena, http://www.interwords.es/es#form-contacto webgunearen bidez harremanetan jartzen diren interesatuen kasuan.

• Legez ezarritakoak.

4. Datuak laga. Lagapenen hartzaileak.

Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.

5. Datuen jatorria.

Tratatuko diren datu pertsonal guztiak interesatuak emandakoak izango dira. Hala ez balitz, interesatuari beren-beregi jakinaraziko zaio.

6. Interesatuen eskubideak.

Interesatuak eskubide hauek ditu:

• Bere datu pertsonaletan sartzea eskatzeko eskubidea.

• Datuak zuzendu eta ezaba daitezela eskatzeko eskubidea.

• Bere tratamendua mugatzeko eskubidea.

• Tratamenduari aurka egiteko eskubidea.

• Datuak eramateko eskubidea.

• Emandako baimena kentzeko eskubidea.

Aurrez aipatutako eskubide horiek erabiltzeko, eskutitz bat bidali daiteke helbide honetara: INTERWORDS GLOBAL SERVICES S.L., Kale Nagusia 19-21, 2. solairua – Bilbo (Bizkaia); edo mezu elektroniko bat info@interwords.es helbidera eta datu hauek adierazi: izen-abizenak, NAN zenbakia, egiten den eskaria, telefono-zenbakia, helbide osoa, dagokionean egiten den eskariaren justifikazioa.

Interesatuak erreklamazioa jarri dezake datuen babes arloan eskumena duen kontrol-agintaritzan; bereziki bere eskubideak behar bezala erabili ez direnean eta agintaritza horrekin harremanetan jartzeko moduak ezagutzeko eskubidea ere badu.

7. Datuen nazioarteko transferentzia.

Ez da aurreikusten datuen nazioarteko transferentziarik.

8. Informazioaren segurtasunerako eta konfidentzialtasunerako neurriak

Erabiltzaileen datu pertsonalak INTERWORDSen jabetzako fitxategi batean gordetzen dira, eta INTERWORDSek neurri tekniko eta antolatzaile egokiak hartzen ditu, emandako informazio pertsonalaren osotasuna, konfidentzialtasuna eta segurtasuna mantentzeko, teknikaren gaur egungo egoera kontuan izanik, betiere.

INTERWORDSek interesatuen datu pertsonalak babesteko behar diren segurtasun-maila egokiak mantentzen ditu. Hori dela eta, bere esku dauden bitarteko tekniko guztiak erabili ditu erabiltzaileak emandako datuak galdu ez daitezen, erabilera txarrik egin ez dadin, baimendu gabekorik sar ez dadin eta datu horiek lapurtu ez ditzaten; Interneteko segurtasun-neurriak mendean har daitezkeela jakinarazteari kalterik egin gabe.

Webguneak jasotzen dituen datu pertsonal bakarrak beren datuak tratatzeko baimena askatasun osoz, beren borondatez eta berariaz ematen duten bezeroenak dira. Tratamendua moldatze, egokitasun eta xede printzipioetara egokituko da. Zerbitzua eskaintzen duenak datu pertsonalak lortzeko erabilitako prozedurak legezkoak, zintzoak eta iruzurrik gabeak dira.

INTERWORDSek bere instalazioak, sistemak eta fitxategiak behar bezalako baldintzetan mantentzen ditu, datuen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatu, galdu edo tratatu ez daitezen edo baimenik ez duen inor sartu ez dadin.

9. Cookien politika.

Atari honek cookieak erabiltzen ditu. Zehatz esateko, cookie mota hauek erabiltzen ditu:

IZENA TITULARRA ZEREGINA IRAUPENA

_ga Google Inc. Erabiltzaileak bereizteko erabiltzen da 2 urte

_gat Google Inc. Eskabide kopurua mugatzeko erabiltzenda 10 minutu

Has_js Interwords Global Services S.L. Cookie teknikoa, erabiltzailearen nabigazioaren funtzionamendurako beharrezkoa. Saiokoa. Webgunetik ateratzerakoan ezabatu egiten dira.

Cookie-agreed Interwords Global Services S.L. Cookie-en onarpena egiaztatzen du 10 egun

Zure ordenagailuko nabigatzailearen aukerak konfiguratuta, zure ekipoan cookieak instalatzea onartu edo ekidin dezakezu eta instalatu direnak aurkitu eta ezabatu.

10. Konexio- eta trafiko-datuak atxiki, ikerketa penaletarako.

Erabiltzaileari jakinarazten zaio, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 12. artikulua beteaz, datuak ostatatzeko zerbitzuak ematen dituztenek eta telekomunikazio-sareetako sarbidearen hornitzaileek zerbitzua eskaintzean sortutako konexio- eta trafiko-datuak 12 hilabetez gorde beharra daukatela. Ikerketa kriminalen markoan, datu horiek epaileei, auzitegiei edo Ministerio Fiskalari emango zaizkio; baita segurtasun publikoa zaintzeko eta defentsa nazionalerako ere, hauek hala eskatuz gero. Konexio- eta trafiko-datuak atxikitzeko betebeharra, komunikazioen sekreturako eskubidea urratu gabe egiten da.

11. Pribatutasun-politikako aldaketak.

INTERWORDSek bere politikak aldatu egin ditzake une jakin batean, atal honen bidez. Pribatutasun-politika hau 2018ko maiatzaren 23an eguneratu zen azkenekoz.